Muskizek, Abantok eta Zierbenak Deiaren 4 Hemendik Sari jaso dituzte

Gallartako Bodegon Abesbatzak, Muskizko Jarraitzen Dugu txistu taldeak, Zierbenako Iñigo Elosegi Momeñe txirrindulariak eta Emakumezkoen Abanto Klubak DEIA Hemendik Saria jaso zuten atzo Santurtziko Serantes Kultura Aretoan izandako ekitaldian.

Deiak bere VII. Hemendik Sariak eman zituen atzo -Santurtziko Serantes Kultura Aretoan- 2014ko Ezkerraldeko izenik nabarmenei, haien artean Muskizko Jarraitzen Dugu txistu taldea, Zierbenako Iñigo Elosegi Momeñe txirrindularia, Emakumezkoen Abanto Kluba eta Gallartako Bodegon Abesbatza. German Larruskain Abantoko koruaren zuzendariak saria jaso zuen Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanen arduradunaren eskuetatik.

Bingen Zupiria Deiaren zuzendariaren eta Ricardo Ituarte Santurtziko alkatearen hitzaldien ostean, Xabier Lapitz Onda Vascaren kazetariak aurkeztu zuen egunero Ezkerraldea bultzatzeko hainbat pertsona, enpresa zein talde sozialek egindako borroka saritzeko ekitaldia. Muskiz, Abanto eta Zierbenako saridunez gainera, Cruceseko Ospitaleak Bizkaia Saria irabazi zuen eta BEC-ek Omenaldi Saria. Barakaldoko Futbol Klubak, Bacalao Eguino, Hala Dzipo eskola, Comercios Unidos, Santurtziko koadrilak, TS Trueba, Egoitz Fernandez txirrindularia, C. D. Ortuella, C.F. Trapagaran eta Sestao Voleibol Klubak ere sarituak izan ziren.

Argazkiak, hemen.