Petronorrek eta Somorrostro Irakas-guneak 80 Operadore prestatzeko akordioa sinatu dute gaur

Petronorrek eta Somorrostro Irakas-guneak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur –Lanbideren kolaborazioarekin- operadore ikastaroa egiteko. Ekimen honen bidez, plantan lan egiteko gauza diren hautagaiak biltzen dituen lan-burtsa eduki ahal izango da eta baita etorkizunean Findegira bere sarbide laborala erraztu ere. 80 ikasle inguruk -%60a Somorrostro Haranekoak- planta kimikoko operadore gisa prestatuko dira. Hitzarmena sinatu ostean, Petronor-Repsol Fundazioaren LH bekak eman zaizkie 2013/2014 ikasturteko 37 gazte onuradunei.

Ekitaldian zehar, Juan Manuel Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria pozik aurkeztu da Petronor eta Lanbiderekin itun honetan parte hartzeagatik, “prestakuntza ikastaro espezifikoak egiteko, etorkizunean findegira lanera sartzeko beharrezkoa den kualifikazioa lortu dezaten”. Ildo beretik, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak hurrengoa azpimarratu du: “datorren 4 urtetan 48 langile erretiratuko dira Findegian, eta 30 lanpostu sortuko dira. Honako hau Somorrostro Irakas-gunearekin batera egingo dugun ikastaroaren bidez beteko da, gure inguruko ikasleak lehenetsiz, %60a”.

Adolfo Alustiza Lanbideren zuzendari nagusiak bere aldetik gaurko ekitaldia oso garrantzitsua dela aipatu du, “bitartekotzaren arrakasta enpresak behar duenaren eta barneratuko diren pertsonen perfilaren arteko orekan oinarritzen da”.

Hitzarmenak, luzatu daitekeena, 2015eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Epe horretan 80 ikasle ingururentzako hiru ikastaro antolatuko dira. Horrez gainera, tokian tokiko enpleguarekiko konpromisoari jarraiki, esan beharra dago ikasleen %60a Muskizkoak (%40), Abantokoak (%12) zein Zierbenakoak (%8) direla eta gainerako %40a, berriz, Bizkaiko gainerako udalerrietakoak.

Hitzarmena sinatu ostean, Petronor-Repsol Fundazioaren LH bekak eman zaizkie 2013/2014 ikasturteko 37 gazte onuradunei (Muskizko 22, Abanto-Zierbenako 13 eta Zierbenako 2). Seigarren deialdi honen beken zenbatekoa 800 eurokoa izan da, guztira 29.100 euroko inbertsioaz.

Gainera, deialdiaren ikaslerik onenak, Mikel Bilbaok eta Roberto Rodriguezek, 800 euroko bonus gehigarria jaso dute beren esfortzuaren sari.

Guztira, 2008. urtean laguntza-programa hau abiarazi zenetik, 338 ikaslek jaso dituzte bekak; 818.420 euroko inbertsioaz.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.