Petronorrek ingurumen hobekuntza berriak diseinatu ditu

Petronorrek ingurumen hobekuntzak lortzeko diseinatu duen metodo berria aurkeztu du Bilbon eta, zehazki, Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen edo koke plantaren proiektuan praktikoki barneratu ondoren izandako ezarpen arrakastatsua.

Diseinu berriak funtsezko aldaketak proposatzen ditu, ohiko kokizazio planta baten berezko konfigurazioan kontutan izaten ez direnak. Findegiko urak tratatzeko plantatik datorren ur korrontearen berrerabiltzean datza; amaierako hondakin gisa kudeatu beharrean berriro erabili egiten da koke unitatea hozteko baliabide moduan. Laburbilduz, diseinu berriarekin hondakin korronte baten sorrera ekiditen da, CO2 isuriak murrizten diren bitartean.

Elena Marin Repsol Taldearen Produktuaren Ingurumen Aztarna zein Segurtasun  unitatearen gerenteak aurkezpena egin du, Euskalduna Jauregian izandako Basque Ecodesign Meeting 2014 jardunaldian, IHOBE elkarte publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen zein Lurralde-politikaren Sailaren eskariz.