Petronorrek Olentzero eta Errege Magoak lagunduko ditu jostailu bilketan

Olentzero eta Errege Magoek Findegia bisitatu dute Petronorren laguntza eske, krisi garai hauetan, jostailu bilketa egin ahal izateko, ume guztiek beren gutunetan eskatutakoa izan dezaten.

Olentzero eta Errege Magoak Findegian izan dira Petronorren laguntza eske, jostailu bilketa egiteko. Krisi garai hauetan, ekimen honen xede nagusia panpinak, jokoak, puzzleak…  biltzea da –berriak edo egoera onean daudenak- ume guztiek Gabonetako opariez gozatu dezaten.

Ekinaldi solidario hau Petronorren barne zein kanpoko langileentzat zuzendurik dago. Findegiko eraikuntzen atarietan kutxak jarriko dira, ekimenaren kartelarekin batera, parte hartu nahi duten pertsonek jostailuak utzi dezaten bertan. Ondoren, Goizale Eskaut Taldea opari guztiak biltzeaz eta, txikien artean banatzeaz, arduratuko da.

Argazkiak, hemen.