Petronorrek paperik gabeko bulegoa ezarri eta 32.500 kilo dokumentu deuseztatu ditu

Hiru hilabete eskasetan Petronorrek artxibatutako paperezko 32.500 kilo inprimaki eta dokumentu deuseztatu eta birziklatu ditu. Findegia “Paperik gabeko Bulegoa eta Informazioaren Sailkapena” proiektua indarrean jartzen ari da, prozesuetako paper erabilpena ahalik eta gehien murrizteko, Konpainiak duen informazio nabarmena identifikatzeko eta lan-eredua hobetzeko.

Asko dira “paperik gabeko bulegoaren” onurak:  gizarte erantzukizun zein iraunkortasun politiken ezarpena; ekoizpen hobekuntzak; kostu aurrezpena eta dokumentu segurtasunaren zein ezagutzaren kudeaketaren sendotzea, etab.
 
Sailkapenari esker, modurik egokienean zaindu ahal izango da Petronorren zein Repsol Taldearen informazioa, bere sailkapen mailaren arabera, segurtasun neurriak eta kontrolak definituz eta ezarriz.
 
Orain arte Petronorren bulego eta artxiboetatik 32.500 kilo paper deuseztatu eta birziklatu dira. Proiektuaren hasieran 7.500 metro dokumentu neurtu ziren eta horietatik 2.500 ezabatu dira. Horrez gainera, 206 informazio bloke identifikatu dira;  18 isilpekoak eta bat isilpekotasun handikoa.

Laster paperezko dokumentuen hirugarren neurketari ekingo zaio, baita identifikatutako agirien digitalizazioa eta dokumentuak ezabatzeko konpromisoaren jarraipenari ere, bizirik dagoen proiektua baita, inoiz ez amaitzen ez dena.

Zuzendaritzak langile guztiak zoriondu eta eskertu ditu banaka zein taldeka –eta zirraraz- egindako ahaleginagatik, “dokumentuak apurtzea zaila delako, egindako lanaren oroitzapen-iturri izateaz gainera, bizipenena ere badirelako”.