Repsolek tituluak eman dizkio konpainiaren Hobekuntza Eragileen lehen promozioari

Repsolek konpainiaren Hobekuntza Eragileen lehen promozioari dagozkion tituluak eman dizkio. Erakundearen 7 pertsonek -etengabeko hobekuntzaren inguruko gaietan trebatuak- beren egiaztagiria jaso dute.

Repsolek Hobekuntza Eragilearen titulua eman zion konpainiaren lehen promozioari, Madrileko Kanpusean izandako ekitaldian. 2013an zehar, etengabeko hobekuntzarekin erlazionatutako kontzeptuetan trabatutako 7 eragileek beren diploma jaso zuten. Beste talde bat prestatzen hasi da urte honetan.

Repsolen Berrikuntza zein Hobekuntza Zuzendaritzak, 2012 urte amaieran, konpainiaren langileak Hobekuntza Eragile moduan prestatzeko ekinaldia abian jarri zuen. Hobekuntza Eragileak dinamizatzaileak dira, etengabeko hobekuntzaren inguruko gaietan ezagutza dutenak –funts kulturalarekin-  eta eraginkortasun handiko taldeak koordinatzeaz arduratuko direnak, Lean oinarriak jarraituz lan egiteko kapazak izan daitezen. Lean kontzeptu hauen helburu nagusia modu arin eta eraginkorrean lan egiten jakitea da, alegia, kalitate handiko produktua ekoiztea, kostu zein denbora gutxitan, alferrikako galerak hautemanez eta prozesuari balioa eransten diona identifikatzeko kapaza izanez.

Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatua eta Petronorren presidentea buru, emanaldian izan ziren Domingo Valhondo Berrikuntza zein Hobekuntza zuzendariordea, Raquel Santos Etengabeko Hobekuntzaren gerentea, Cristina Sanz Pertsona zein Erakunde zuzendaria eta Alfonso Revilla Erakunde, Berrikuntza eta Sistema zuzendaria. Ekitaldiaren amaieran Imazek ekimenaren garrantzia azpimarratu zuen:  “Konpainian dugun proiekturik garrantzitsuenaren aurreneko pausoa da hau eta Repsol Taldea osatzen duten 25.000 pertsonen adimena ateratzea du helburu, eraginkorrago, errentagarriago eta baita eraldatzaileago ere izan gaitezen”.