Amaya Sanchez Lago: “nerabeekin komunikazioa eta konfiantza sustatu behar da”

“Nerabeekin komunikazioa eta konfiantza sustatu behar da” esan zuen atzo Amaya Sanchezek -psikologo klinikoa eta droga menpekotasunari aurre egiteko programetan aditua- Muskizko Meatzari Aretoan eskainitako hitzaldian (Nerabetasuna eta kirola, drogen aurkako talderik onena).

Psikologo klinikoak hitzaldiari hasiera eman zion kirolaz, bere baloreez eta ematen dituen aukerez mintzatzen. Zentzu honetan hurrengoa azaldu zuen: “txikitatik umeak kirolean barneratu behar dira bere garapenerako onuragarria delako, maila guztietan, estresa askatzen laguntzen die eta errespetua sortzen du, norberaren garapen zein kontzientziarekin loturik dagoena”.

Nerabetasuna, droga eta kirolaren arteko harremanaz Sanchezek nerabeek “aldaketa eta froga garaian” daudela esan zuen , baita kirola “komunikazio kanalak irekitzen” laguntzen diela gaineratu ere: “Bere entrenatzailea, familia, inguru hurbilena laguntzeko talderik onena dira. Kirolaren, familiaren bidez zenbat eta gehiago lagundu errazago izango dute drogen aurreko egoeretan komeni zaiena jakiteko eta laguntza eskatzeko. Arrakasta eta porrota baloratzen ere ikasi egiten dute”.

Sanchez Lagok hitzaldia amaitu zuen nerabeekin “komunikazioa eta konfiantza” sustatu behar dela azpimarratuz: “haiek ezagueradun badira kontsumoa eragiten dienaz laguntza eskatuko dute. Zu hor zaudela argi eduki behar dute”.

ByP Eventos Deportivosek antolatutako hitzaldiak Petronorren babesa izan zuen.

Argazkiak, hemen.