C.D. Gallarta eta Petronor Saharara heldu dira

Abanto-Zierbenako espedizio txikiak -2005etik Meatzaldeko herriarekin senidetutako- Saharako Echederia Dairara bidaiatu du 2014an bildutako laguntzak (20.000 euro inguru) emateko, hainbat proiektuen garapena aztertzeko eta, bertako eskolan, –Petronorrek babesten duen- C.D. Gallartaren kirol arropak oparitzeko asmoz.

Pasa den abenduaren 5ean, Isabel Pinos zein Txema Tejado Beti Abanto Sahararekin Elkartearen kideek, Nuria Valenzuela herriko argazkilariak eta Jon Cuesta Abantoko Udalaren zinegotziak -2005etik Meatzaldeko herriarekin senidetutako- Smarako probintzian kokaturik dagoen Echederia Dairara (Sahara) bidaiatu zuten. Bertan, urtean zehar kudeatutako laguntzak (20.000 euro inguru) eman, aurretik abian jarritako proiektuak aztertu eta, eskolako umeen artean, –Petronorrek babesten duen- C.D. Gallartaren arropak oparitu zituzten.

Abanto-Zierbenako auzokideek lagundutako familiek laguntza ekonomikoa jaso zuten, bere egoera eta espedientea aztertu eta gero. Gainera, duela urte batzuk abiarazitako Eguneko Zentroaren eraikuntza amaitzeko dirua eman zuen espedizioak. 2015an bukatuta egotea itxaro da.