Euskadiko zortzi jatetxek beren 3 Eguzkiak mantendu dituzte 2015eko Repsol Gidan

Euskadiko zortzi jatetxek beren 3 Eguzkiak mantendu dituzte 2015eko Repsol Gidan. Azurmendik, Akelarrek, Arzak, Etxebarri-Erretegiak, Martin Berasategik, Mugaritzek, Neruak eta Zuberoak sari nagusiarekin jarraitzen dute.

Repsol Gidak, bere azkeneko edizioan, Espainiako bost jatetxe berriri eta Portugaleko bati hiru Eguzkiak eman dizkie. Honela, guztira 42 dira penintsulan sari gastronomiko nagusiena dutenak: 37 espainiar eta 5 portugaldar. Euskadin zortzi jatetxek saririk garrantzitsuena mantendu dute -Azurmendi, Akelarre, Arzak, Etxebarri-Erretegia, Martin Berasategui, Mugaritz, Nerua eta Zuberoa-, 18k bi eguzki dituzte eta 21ek bat.

2015eko Repsol Gida bere formatu arrakastatsu, ikusgarri eta erosoa, sendotuz aurkeztu da, hiru ataletan banatuz: Espainiako zein Portugaleko Errepideen Mapen Gida, Turismo Gida Jatetxe Onenekin eta, berritasun moduan, Elikagairik eta Edaririk Onenetatik Ibilbide Gida; ekimen berria Espainiako sukaldaritza-ondarea ezagutzeko, galkorrak ez diren estatuaren lehen mailako produktuen bidez. Euskadiren kasuan lau ibilbide gastro-turistiko prestatu dira, bere sukaldaritza laguntzeko eta sustatzeko xedez.

Azpimarratu beharra dago guiarepsol.com webgune berria, bidaiaren antolaketari dagokionez azkeneko teknologiak barne hartzen baititu. Gainera, berrikuntzaren aldeko apustuan, Gidak Smartphone zein Tablets-etan bere presentzia berritu du, IOS eta Androiderako balio duen doako aplikazioarekin. Honen bidez erabiltzaileek beraien bidaiak prestatu, gorde eta, internetik gabe, ondoren ikusi ditzakete.