Sei Hezkuntza-zentroetako 190 ikasle zein irakaslek Petronor bisitatu dute abenduan

Sei ikastetxe eta institutuetako –IES Leizaran, Zabalburu Ikastetxea, IES Gernika, Itxaropena Ikastola, IES Botikazar eta IES Bernardino Escalante- 190 ikasle zein irakaslek Petronor bisitatu dute abenduan zehar.

Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten aurkezpen bideoaren eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak, maketa gelan, eman zizkien azalpenen bidez.

Findegiaren instalazioen barrutik ibili eta Kontrol Geletako batean izan ondoren, azkenik, Luzero Puntako Itsas-Terminalera gerturatu ziren.