Urkullu: “Puntueus da euskararen ertorkizunaren lekuko eta Euskadi globalaren adierazgarri”

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du ‘puntueus’ dela “euskararen etorkizunaren lekuko eta Euskadi globalaren adierazgarri”. Ekitaldian, honezkero ‘puntueus’ domeinuaren jabe diren 1.292 izen aurkeztu dira –horietako bat Petronor— eta izena ematen jarraitzeko erregistroa ireki da.

Urkullu lehendakariak esan bezala: “Gaur egun handi bat da, Euskararen Nazioarteko Eguna, ‘puntueus’ domeinuari ongi etorria emateko eguna. Sei urteko lanaren ondoren ametsa errealitate bihurtu da. Urte hauetan zehar 60 euskal erakundek egindako lana azpimarratu nahi dut. Ondo egindako lanak emaitzak ematen ditu. ‘Puntueus’ lortu eta abian jarri dugu.”

Lehendakariaren iritziz “orain, gure hizkuntzari leiho berri bat irekitzen zaio. Teknologia aurreratuen leihoa, mundu zabalaren leihoa. Globalizazioaren aroa aniztasunarena ere bada. Aukera honetaz baliatu behar dugu euskara babesteko eta indartzeko”. Eta ezarri du: “Eusko Jaurlaritzak erabat babesten du helburu hau. Gaurtik aurrera ‘euskojaurlaritza.eus’ izango gara eta guztira 200 domeinu eguneratuko ditugu datorren urtean.”

Eta amaitu du esaten: “Gaur eskakizun ireki bat zabaldu nahi dugu  ‘puntueus’en alde. Atxikimenduak behar ditugu, ereindako hazia denon artean gorpuzteko eta indartzeko. Euskara, Europako hizkuntza bizi zaharrena dena, munduko komunikazio-plazan leku propioa irabazten ari da. Helmugara iritsi gara eta, ilusio berriarekin, aurrera egiten jarraitzeko irteeran gaude.”

Petronor honezkero da ‘eus’ domeinuaz jabetu direnetako bat eta indarrean jarri bezain laster agertaraziko da.