Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kalitate Kontrolerako Laborategiaren ikasleak, Petronorren

Bilboko Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kalitate Kontrolerako Laborategiaren 2. mailako ikasle taldeak Petronor bisitatu du, Findegiaren laborategia zehazki.

Maketa gelan, Findegiaren  inguruko aurkezpenaren ostean, ikasleek laborategia bisitatzeko aukera izan dute eta bertan analisi tresneriaren funtzionamenduari buruzko azalpenak jaso dituzte. Gainera, Petronorren ekoizten diren zenbait produktuen lagina ikusi ahal izan dute.

Miguel Angel Sinobas Petronorren Laborategi burua, Bernardino Martin Kromatografia eta Analisi Berezien burua,  eta  Francisco Javier Martinez Portela zein Javier Lekue analistak haiekin izan dira.