Fidel Presa, “Vida Inteligente” Petronorren blogaren idazlea, hil egin da pasa den asteburu honetan gaixotasun luzearen ondorioz.
Fidel Presa, kazetari, ikertzaile eta idazlea, Petronorrekin kolaboratzen hasi zen 2010ean, “Vida Inteligente” blogean iruzkinak idatziz. Bost urte hauetan 1.000 gogoeta inguru utzi dizkigu, moderazioz, berezko irizpidez eta sen onez beteak. Fidelek bere burua “irakurle lotsagabe eta ikusnahi” moduan definitzen zuen, bizitza arakatzen gozatzen zuen, baita aurkitu eta ikasitakoa dibulgatzen ere. Bere bloga hemen bisitatzen eta kontsultatzen jarraitu daiteke, (ikusi ere Gualber Atxurraren bloga).
Gainera, Petronorren ekimenez editatutako, Marcelo Gangoiti y Urrutia (1912-1996) biografiaren eta “San Martín de Muñatones: el Castillo, el Palacio, la Ermita” dibulgazio liburuaren egilea zen.
Gaixotasun luzearen ondorioz pasa den asteburuan hil zen, baina gure oroipenean dago, maisu jakintsua, zuhurra, langilea eta eraginkorra baitzen; jarraibidea.
Eskerrik asko Fidel, gogoan zaitugu.