Petronorrek 2014/2015 ikasturteko LH bekak eman dizkie 33 ikasleri

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 33 ikaslek  –zazpigarren urtez- Petronorrek zein Repsol Fundazioak 2014/2015 ikasturterako eman dituzten Lanbide Heziketa beken lehen ordainketa (500 euro) jaso dute, gaur goizean.

Ekitaldia Findegi muskiztarrean izan da, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua, Juan Manuel Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria eta Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako alkateak, Maite Etxebarria, Borja Liaño eta Marce Elorza, hurrenez hurren, bertan zirela.

28.000 euroko inbertsioz, 33 gaztek (Abanto-Zierbenako 18, Muskizko 13 eta Zierbenako 2) Lanbide Heziketako Beken lehen 500 euroak jaso dituzte. Guztira, diru-laguntzen zenbatekoa 800 eurokoa izango da Goi Mailako zein Erdi Mailako Heziketa Zikloentzako. Gainera, ziklo bakoitzeko 2 ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute, euren ahaleginaren sari.

Ekitaldian zehar Andreu Puñetek Repsol Fundazioaren eta Petronorren poztasuna aurkeztu du  inguruaren garapenean parte hartzeagatik “sortutako balioaren zati bat itzuliz eta bere gazteen prestakuntzan lagunduz”. Ildo beretik Cesar Gallok hurrengoa gogoratu die ikasleei: “jasotzen ari zareten prestakuntzari esker lehiakortasun bat defendatu dezakezue eta dauden postuak lortzeko eskaintza egin, zuen prestakuntza ez duen beste baten baldintzen gainetik zaudetelako. Ematen zaizuen zenbatekoa ondo erabili eta kontutan izan hartu duzuen konpromisoa”.

Juan Manuel Secok bere aldetik Repsol Fundazioaren eta Petronorren laguntza eskertu du gazteen prestakuntzan, baita ikasleen esfortzua ere: “bekei probetxu ona ateratzen diotela egiaztatu baitugu”.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.