Petronorrek 42 milioi euro inbertituko ditu Konbertsioko Etenaldian

Petronorrek, segurtasunaren, ingurumenaren eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuan, 42 miloi euro inbertituko ditu Konbertsio gunearen instalazioak aztertzen eta berritzen.

42 milioi euroko inbertsioz,  etenaldia datorren otsailaren 2an hasiko da eta sei aste inguru iraungo du. Denbora horretan zehar FCC eta A Guneko ekoizpen instalazioak aztertu eta eraberrituko dira.  Instalazioen energia eraginkortasuna, mantenua, eta ekipoen fidagarritasuna hobetzeko, teknologia eguneratzeko, baita gasolinen zein H2-ren produkzioa handitzeko ere inbertsio garrantzitsuak burutuko dira.

Geldialdiak irauten duen artean 40 bat enpresetako 1.200 langile barneratuko dira findegira. Kontratatuko diren enpresen %60 baino gehiago ingurukoak izango dira eta langileek, ohikoek zein aldi baterakoek, segurtasun prestakuntza berezia jasoko dute.

Honako ekimenak Petronorrek pertsonen segurtasunaren, inguruaren garapenaren, berrikuntzen eta enplegua sortzearen alde egiten duen etengabeko apustua islatzen du. Hori guztiaren ondorioz planta berriro estreinatzeaz gainera aberastasuna sortuko da.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.