Petronorrek bere erabilgarritasun helburua gainditu du ekoizpen unitateetan

Petronorrek, aurten, gainditu du bere ekoizpen unitateetan %97.1eko erabilgarritasuna lortzeko helburua,  %98.1era iritsiz.

Unitateen Erabilgarritasuna urtean Ekoizpen unitateak etekinik gehien lortzeko erabilgarri izan diren orduen ehunekoa da. Petronorrek, 2014an zehar, bere ekoizpen unitateetan %97.1eko erabilgarritasuna lortzeko helburua finkatu zuen eta bete egin du, %98.1era iritsiz.

Hau guztia, lanak modu eraginkor eta arinagoan egiteko buru belarri izan diren, sailetako kide guztion elkarlanik gabe ez litzateke posible izango.

Egungo krisialdiaren moduko garaietan, unitateen erabilgarritasuna funtsezkoa bilakatzen da finketa negozioan. Unitateak erabilgarri izan behar dira uneoro, ahalik eta tarterik gehien lortzeko asmoz, honela ekoizpena eta operazio emaitzak maximizatu daitezke.