Petronorrek berritu du bere Itsas-terminalaren Ingurumen Praktika Onen Hitzarmena

Petronorrek  Bilboko Portuko Agintaritzarekin, 2013an, sinatutako  Ingurumen Praktika Onen Hitzarmena berritu du, beste urte baterako.

Petronorrek, Findegiaren ingurua eta Itsas-terminalarena babesteko duen konpromisoa dela eta, 12 hilabete gehiagorako berritu du, 2013an, Bilboko Portuko Agintaritzarekin sinatutako Ingurumen Praktika Onen Hitzarmena, Luzero Puntako 6 amarralekuetan solteko salgai likidoak maneiatzeko.

Pasa den ekainean, Petronorrek Bilboko Portuko Agintaritzaren aurrean hitzarmenaren baldintza guztiak betetzen zituela egiaztatu zuen, baita Estatuko Portuak editatzen duen Ingurumen Praktika Onen Gidak eskatzen dituenak ere. Azpimarratu beharra dago egiaztapena Lloyd’s Register-en ikuskaritzak bermatzen duela.