Petronorrek etorkizuneko operadoreen Prestatzaileek burutzen duten lana onetsi eta eskertu du

Petronorrek bere aitormen eta eskerrak eman nahi dizkie, Maximo Dominguezen gidaritzapean eta Angel Maria Cerezoren  laguntzaz, beren ezagutza eta baloreak operadore ikastaroaren ikasleei transmititzen diharduten 48 pertsonei.

Guztiak, “Borondatezko Tutore” gisa, giltzarri izan dira operadore ikastaroaren ikasleen prestakuntzan eta, alde honetatik, zor zaien aitortza merezi dute. Gure enpresaren etorkizunaren gakoa –bereziki langileen zerrendaren eraberritze-prozesu azkarra tarteko– konpainian sartuko diren pertsona berriei igorri ahal dizkiegun ezagutzan eta baloreetan baitago.

Azkeneko operadore ikastaroan barneratutako “Borondatezko Tutoreen” ideiaren egokipen berriak emaitza onak ematen ari ditu. Ikasle bakoitzari tutorea ezartzen zaio, laguntzeko, aholkatzeko eta bere prestakuntzaren jarraipena egiteko.

Modu honetan Petronorrek, Maximo Dominguezen gidaritzapean eta Angel Maria Cerezoren  laguntzaz, jarduten ari diren prestatzaileen lana eskertu nahi du, honako erronka hau garatzen laguntzen dihardutelako. Datozen ikastaroetan prestakuntza-sistema hau mantendu eta hobetu besterik ez dugu izango, seguru gaude-eta benetako arrakasta euren ezagutza eta baloreak indarrean jartzeko prest dauden langileei esker baino ez dela lortuko.