Silvia Vega eta Unai Saenz de La Fuente Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketaren irabazle bilakatu ziren atzo, Muskizen. Froga herriko Eskolen Arteko Krossaren XXXIV. edizioarekin batera antolatu zen, Iñaki Lambarri Goñiren 2. Oroimenaren barruan.
Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketa izan zen atzo Muskizko San Juan zelaian; bertan gizonek 5.500 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 3.300 m-koa. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Silvia Vega izan zen garailea, Iratxe Muñoz eta Begoña Feijooren aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Unai Saenz de La Fuenterentzat izan zen, bigarrena Fernando Martinentzat eta hirugarrena Jorge Hernandorentzat.
Iñaki Lanbarri Goñiren 2. Oroimenaren barruan antolatu zen atzo, San Juan Plazan ere, Muskizko Eskolen Arteko Krossaren XXXIV. Edizioa. Ehunka umek parte hartu zuten pre-benjamin, benjamin, hasiberri eta haur-kadete kategorietan.
Borja Liaño Muskizko alkatea eta Gontzal Riancho, Mertxe Bernal zein Txus Romon zinegotziak beteranoei sariak emateaz arduratu ziren, adin maila bakoitzeko lehen korrikalariari domina eman zioten, baita gizonezkoen zein emakumezkoen lehenengo hiru taldeei trofeoa ere.
Argazkiak, hemen.