Ahalbidetu Elkartea Petronorren bisitari

Ahalbidetu Elkarteak- irabazteko asmorik gabekoa eta tituludun berrien enplegutasuna hobetzeko zein ekintzailetza bultatzeko xedez sortua- Petronor bisitatu du. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.

Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Petronorren instalazioak bisitatzeko aukera izan dute. Azalpen bideoa zein maketa gela ikusteaz gainera, findegiko jardueraren berri zehatza jaso dute.

Ondoren, Luzero Puntako itsas terminalera ere gerturatu dira.