Athleticek eta Petronorrek muturra sartu, Marquezen eta Pedrosaren motor berrien aurkezpenean

Marc Marquez Repsol Honda Taldearen Munduko Txapeldunak eta Dani Pedrosak 2015rako motor berria aurkeztu zuten igandean, Balin, Athleticen kamiseta zeraman lehoien zale txikiaren aurrean, besteak beste.

Marc Marquezek eta Dani Pedrosak denboraldi honetan erabiliko dituzten motorrak ezagutzera eman zituzten pasa den igandean. Bi hilabete zirkuituetatik urrun izan ostean, bi pilotuek Balira  (Indonesia) bidaiatu zuten Repsol Honda Taldearen 2015rako proiektu berria aurkezteko. Bitxia bada ere, ekitaldian ume athleticzalea zegoen, lehoien kamisetarekin jantzia, eta Marquezekin argazkia ateratzeko aukera ez zuen galdu.

Zale txikia bere Athleticen kamisetarekin harro aurketu zen Marquezen alboan. Munduko Txapeldunak, Dani Pedrosarekin batera, zirkuituetara bueltatu zen atzo, otsailak 4, Sepang-en (Malasia) -2015eko denboraldiaurreko lehen entrenamenduan-.