Bihar Petronorren Etenaldiari hasiera emango diogu

Bihar, otsailak 2, Petronorren Etenaldiari hasiera emango diogu. Geldialdia martxoaren bigarren hamabostaldian amaituko da. Horri esker, teknikariek eta adituek ekoizpenerako instalazioak berrikusi ahal izango dituzte.

Denboraldi horretan zehar Petronorrek 1.200 langile hartuko ditu, 40 bat enpresetakoak. Etenaldian kontratatuko diren enpresen %60tik gora bertakoak dira, eta langile guztiei (Petronorren behin baino gehiagotan lan egindakoak eta aldi baterakoak) emango zaie segurtasuneko prestakuntza berezia. Segurtasuna eta berrikuntza dira prozesu honen helburu nagusiak, Petronorrek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.

Petronorrek bertako enpresen trakzio-plan bat du, inguruko enplegua eta jarduera ekonomikoa garatzeko asmoz. Enpresa horiekin egiten ditu garapenak, ikerketak, teknika berrietako inbertsioak… Azken batean, ez die bakarrik etenaldiko lanak ematen; aitzitik, erreferentzia bat eta lehiarekiko abantaila ematen die Repsol Taldeko edo besteren bateko findegietan lanak eskain ditzaten. Produktu bereiziak eskain ditzakete.

Etenaldian zehar Petronorrek inbertsio garrantzitsuak egingo ditu. Horien artean ondokoak azpimarratu behar dira:

• Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetuko da. Adibidez, tximinietako kea hozteko inbertsio batzuk egingo dira, energia aurrezteko xedez.

• Ekipoen fidagarritasuna hobetuko da. Bero-trukagailu batzuk eta biltegi batzuk ordezkatu egingo dira, eta horien ordez material iraunkorragoak dituztenak jarri.

• Teknologiaren eguneratzea. Adibidez, kontrolari lotutako elektronikaren zati bat ordezkatu egingo da, edo goi teknologiako itxigailu mekaniko batzuk jarriko dira.

• Gasolinaren eta H2-aren ekoizpena areagotuko da; azken hau beste produktu batzuen balioa handitzeko prozesuetan erabiltzen da.

• Mantentzea hobetuko da. Ekipoen barrualdean sartzeko sarrerak jarriko dira, hobeto ikuskatzeko eta elementu ahulenak errazago aldatzeko. Horrela, etenaldira arte ez dute akatsik izango.

Etenaldia amaitzen denean Petronorrek EAEko motorra diren industria-instalazioak “estreinatuko” ditu; izan ere, instalazioetan zuzeneko 928 enplegu daude, 6000 baino gehiago zeharkakoak. Horrez gainera, Petronor da Euskadiko ekoizpen-balio osoaren %9.7.