Eusko Jaurlaritzak, elurra dela eta, 7.5Tm-ko kamioien zirkulazioa debekatu du Euskadi osoan

Eusko Jaurlaritzak, elurra dela eta, 7.5Tm-ko ibilgailu pisutsuen zirkulazioa debekatu du Euskadi osoan.

Hala ere Eusko Jaurlaritzak Petronorrekin salbuespen berezia egin du kokea, findegitik Zierbenako portuan dagoen Domo silora, garraiatzen duten kamioien zirkulazioa baimenduz, mugitzen diren errepide zatia oso txikia delako eta kontrolaturik dagoelako.

Nahiz eta egoera momentu hauetan larria ez izan, etenaldi prozesuan gaudelako, egun batzuk barru kontraten kamioiek ezin badute zirkulatu lanetan atzerapena izango dugu.