Exin, Petronorren ibilbide luzea duen kontrata

Petronorrek konbertsio etenaldiari hasiera eman zion otsailaren 2an eta sei aste inguru iraungo du. Aldi horretan 40 enpresetako 1.200 langilek parte hartuko dute lanetan. Exin da enpresa horietako bat, aldamio industrialak muntatzen eta desmuntatzen dituen zerbitzu-enpresa.

Kontrata honek 2005ean parte hartu zuen lehen aldiz Petronorren geldialdietan eta beraz, findegian ibilbide luzea egindakoa da. Geldialdi honetan Exin enpresako 45 pertsona gehitu dira. Horiez gain ohiko mantentze-lanetan aritzen diren beste 25 pertsona daude.

Raul Garcia obren burua, Saul Perez segurtasun teknikaria eta Ramon Mateo lehen mailako ofiziala Exinek geldialdi honetan lanean duen taldeko kide dira. Ramonek aldamioak muntatu eta desmuntatzen ditu. Bere lagun Raul planifikatutako lan guztiak gauzatzen direla kontrolatzeaz arduratzen da, eta Saul, aldiz, segurtasuna bermatzeaz eta aldamio garrantzitsuenak egoera onean daudela ikuskatzeaz.

Hiruren ustez, Petronor segurtasunaren aldeko apustua egin duen enpresa da.  Ramonen esanetan, “findegian dagoen segurtasuna handia da. Derrigorrezko BBEak (Banakako Babes Ekipoak) zein segurtasun-arnesak daramatzagu, balizak daude, eta lana hastean eta bukatzean dagoen ordena eta garbitasuna azpimarragarriak dira”. “Ohiko mantentzearen segurtasunaz gain, beste langile batzuk daude eguneroko lanak modu seguruan gauzatzen laguntzeko”, gehitu du Raulek. Carlos Yoldi Petronorreko Enpresa Jardueren koordinatzaileaz ari da besteak beste. Saulek asko eskertzen dio bere laguntzagatik “arazoren bat dagoenean, segurtasun teknikariek bere laguntza dugulako”. Zentzu horretan, aldamioen muntatzaileek ondorengoa baieztatu dute: “Petronor enpresa indartsua da, lan egiteko orduan segurtasuna eta egonkortasuna transmititzen dituena. Gainera, beti ditu arriskuak prebenitzeko neurririk berrienak”.