Markel Alava, Turinerako bidaiaren irabazlea

Markel Alava da, otsailaren 19an, Stadio Olimpico di Torino-n (Italia) jokatuko den Torino-Athletic Club Europa League-ko partidua ikusteko Petronorrek zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren (hegazkina, sarrerak eta hotela barne) irabazlea.

Webgunean egin dugun galdera ondo erantzun dutenen arteko zozketa egin da: 40 egunetan zehar Petronorrek instalazioak berrikusi eta berrituko ditu. Nola deitzen diogu denboraldi honi? Erantzun zuzena “Konbertsio Etenaldia” zen eta Markelek asmatu du, beraz, Turinerako bidaiaren irabazlea da.

Zorionak!