TB eta Irratiek Etenaldia bisitatu dute

Euskadiko zein Estatuko irrati eta telebistetako 18 kazetarik Findegia bisitatu dute Konbertsio Etenaldia gertutik ezagutzeko.

Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren ongi etorria jaso ostean, kazetariek bisitaldia hasi dute Etenaldirako segurtasun bideo berezia ikusiz.

Segurtasun arloen berri izan ondoren eta behin BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin)  jantziak  Petronorren instalazioetan barrena ibili dira, Gualber Atxurra Erakunde Harremanen teknikaria eta Elias Unzueta Konbertsio burua gidari. Unzuetak, gainera, Etenaldiaz eta findegiaz zehaztasun guztiak eman dizkie.

Bisitaldian zehar, kazetari batek harriturik aurkeztu da Findegi barrutik plantek duten tamaina handiagatik, “ingurutik askotan pasatu naiz baina ez nuen pentsatzen honen handia zela”. Beste batek hurrengoa gaineratu du “mota honetako ekimenek findegiaren ikuskera gizatiartzen dute”.

Eskatutako informazioa jasotzeaz gainera, bisitariek instalazio barruetan grabatzeko eta argazkiak ateratzeko aukera izan dute.