Zure erabakia da: Alkohola eta Drogak Kontsumitzea Prebenitzeko Kanpaina

Alkohola eta drogak kontsumitzeak pertsona kontsumitzaileentzat ez ezik, lankideentzat ere arriskua eragiten du. Horregatik, Alkohola eta drogak kontsumitzea prebenitzeko kanpainaren barruan, hilaren 13an, ostiralean, findegiko sarreran dagoen etxola ireki zen.

Petronorrek eskaintzen duen zerbitzuaren helburua alkohola eta drogak kontsumitzeak dakartzan arriskuaz jabetzea da; izan ere,  kontsumo hori ez da inola ere bateragarria findegi baten ezaugarri bereziak dituen industria-instalazio batean egiten den lan motarekin.

Alkohola eta beste substantzia batzuk hartuz gero, garunaren jarduera moteldu egiten da. Lehenengo euforia eragiten dute, eta nork bere buruarengan segurtasun faltsua izatea, eta gero nekea, akidura eta logura. Erantzuteko denbora luzatu egiten da; gainera errealitatea oker hautematen da.

Etxolan landuko diren jardueren barruan, besteak beste, drogak eta alkohola kontsumitzeak eragiten dituen ondoreak sartzen dira, eta bai gure buruarekin eta gure lankideekin arlo horretan arduratsu jarduteko konpromisoa beren beregi hartzea ere. Horretarako, kontsumoa sumatzeko kontrolak egiteko aukera izango dugu, baina betiere kontuan hartuz kontrolok norberaren borondatez egingo direla eta anonimoak izango direla. Kontrol horiek 7:30etik 8:00etara eta 15:00etatik 15:30era egingo dira.

“ZURE ESKUETAN DAGO ZURE ETA ZURE LANKIDEEN SEGURTASUNA: ZURE ERABAKIA DA!”

Zure eskuetan dago kontrola egiteko eta horren emaitzen arabera jarduteko erabakia.