Aurten Alirona abestuko dugu

Datorren maiatzaren 30ean, Athletic Klubak Kopako finala jokatuko du Barçaren aurka, atzo RCD Espanyol, finalerdien bueltako partiduan,  0-2 irabazi ostean.

San Mamesen jokatutako finalerdien joaneko partiduko banakoaren ondoren, Adurizek eta Etxeitak atzo sartutako golek Athletic sailkatu dute Kopako finalerako. Partidua maiatzaren 30an izango da, Barçaren aurka, erabaki beharreko zelaian.

Athleticek jokatzen duen Kopako 38. finala izango da eta gorrizurien eta Barçaren arteko zortzigarrena. Aurten Bai, Alirona abestuko dugu.