EHU-ko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren zein Nafarroako Unibertsitateko Industria Ingeniaritza Masterraren ikasleak Petronorren

UPV/EHU-ko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren zein Nafarroako Unibertsitateko Industria Ingeniaritza Masterraren 80 ikasle eta irakasle inguruk Petronor bisitatu dute, Findegiaren instalazioak eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.

Muñatones Jauregian ongietorria jaso ostean, bisitariak maketa gelara gerturatu ziren eta bertan, Petronorri buruzko bideoa ikusteaz gainera, Findegiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.

Ondoren, ikasle zein irakasleak Petronorreko instalazioetan zehar ibili ziren, kontrol geletako bat bisitatu zuten eta Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.