Hidrogeno unitateetako baten etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur, martxoak 3, Hidrogeno Unitateetako bat gelditzeari ekin zaiola.

Geldialdiak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da tarteka-marteka zuzi-garra gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Auzokoei batere eragozpenik gerta ez dakien, etenaldi sekuentzia aldez aurretik erabakitako sistemez egingo da eta isurien eten gabeko jarraipena egingo da, atmosferara atera daitekeena ahalik eta urriena izan dadin.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.