Andreu Pu

“Ezkerraldearen historiaren bilakabidea bereizten duena bere berriztapen jarraitua, bere etengabeko egokipena eta birasmatzeko kapazitatea da”.  Andreu Puñet Petronorren aholkulari nagusiaren hitzak dira, Barakaldoko CEDEMIn izandako Topagunea´2015 topaketan.

“Iraganaz ez da jaten” azpimarratu zuen Andreu Puñetek, eskualdeko 150 enpresari eta zuzendarien aurrean,  “Ezkerraldeko enpresa garapenerako gakoak” aztertzeko xedez Estrategia Enpresarialek antolatutako topaketan. Ekitaldian parte hartu zutenen ustez honako hauek dira kontutan izan beharreko gakoak: teknologia garapen handiagoa, berrikuntza, energia-eraginkortasuna, ingurumen iraunkortasuna, lanbide heziketa eta hizkuntzen ezagutza.

Enpresa Bizkaiaren motorra da

Unai Rementeria Lehendakaritza diputatuak topaketa itxi zuen, enplegu garbia sortzea lehendabiziko helburua dela ziurtatuz. “Enplegu egonkor, iraunkor, eta kalitatezkoaren sorrera jarduera ekonomikoaren sorkuntza egonkor eta iraunkorretik dator, baita kalitatezkotik ere”.

Rementeriaren esanetan, “Bizkaiko etorkizuna industria eta enpresa giharra berreskuratzean dago. Industria zein enpresa ehun indartsurik gabe ez dago etorkizunik: ezta enplegurik, ezta gizarte zerbitzurik, ezta kultura politikarik, ezta zerbitzu publikorik. Enpresa Bizkaiaren motorra da”.

Argazkiak, hemen.