Finketa Zuzendaritza Batzordea Petronorren langileekin bildu da

Finketa Zuzendaritza Batzordea eta Petronorren hainbat sail eta erantzukizunetako lankideak bildu dira Muskizko Findegiaren erronka nagusiak eta proiektuak partekatzeko.

Zuzendaritza Batzordearen kideak bildu dira Petronorren lankide taldearekin Muskizko Findegiaren esperientziei, proiektuei eta baita eguneroko jarduerei buruz mintzatzeko. “Por Seguridad Actúa” proiektu berria, PMGR, Konbertsio Etenaldia eta energia-eraginkortasunaren kudeaketa izan dira Lourdes Rodriguez Industria Gunearen eta Trading-en zuzendari exekutiboak, Francisco Vazquez Finketa Eragiketen zuzendari exekutiboak eta Javier Remacha Industria Gunearen eta Trading-en Giza zein Antolaketa zuzendariak burututako batzarrean eztabaidatutako gai nagusiak.

Repsoleko gainerako industri guneetan aldizka garatzen dira batzar hauek. Jose Ignacio Zudaire Findegi muskiztarraren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuendariak hurrengoa azpimarratu du Petronorreko topaketaren ondorio moduan: “bakoitza besteengandik ikasteko aukera, segurtasuna hobetzeko beharra, segurtasunik gabe ez dagoelako etorkizunik, Petronorrek azkeneko urtean zehar emandako aurrera pausoak, Petronor Barrira gero eta gehiago gerturatuz, eta PMGRren ezarpenaz geroztik emandako aldaketak; lehiakorragoak izaten lagunduko digun eredua baita”.

Esperientzia positiboa

Topaketa amaitzean partaideak pozik aukertu dira, batzar postiboa izan dela esanez. Zentzu horretan, Ana Maria Deiros Findegiaren Zuzendaritza idazkariak pertsonak gerturatzen dituela esan du: “zuzendaritzaren pertzepzio gertuagoa eta hurbilagoa izateko aukera ematen du”. Gonzalo Soto Andeletako Eragiketa teknikariak, bere aldetik, “hobetzeko xedez, bi aldeek ideiak transmititzeko eta jasotzeko izandako jarrera” azpimarratu du.