Istripua gertatu da hobekuntzak frogatzen zihardutela

Gaur goizeko lehen orduan izandako koke-partikulen isuria dela-eta, gertatuaren arrazoia jakiteko egin diren beharrezko ikerketen ondoren, Petronorrek badu informaziorik segurtatzeko, gaurko gertakariaren oinarrizko jatorriak ez duela batere zer ikusirik iazko ekainean jazo zen hauts-isuriaren nondik norakoarekin. Abagune hartan, funtsezko arrazoia sistemaren goialdeko lurrun-ihesa izan zen, geroztik egindako hobekuntzen ondotik  gainditu den arazoa, hain zuzen ere.

Oraingo honetan, berriz, isuriaren iturburua bestelakoa izan da, usain-boladak ekidin ditzaketen hozte-zikloak luzatzeko egiten ari ziren nolabaiteko frogen eraginez, alegia. Laburbilduz, prozedura berri bat indarrean jartzen zihardutela gertatu da istripua, ekonomiaren ikuspegitik etekin eskasagoa izan arren, usaina gutxitu eta darion eragina inguruan murriztu ahal izateko, besteak beste.

Muskiz, 2015eko apirilaren 29an