Muskizek Txirrindularitza Eskolen XVI. Topaketa izan zuen larunbatean

Mendiz Mendi klubak, Petronorren babesaz, Txirrindularitza Eskolen XVI. Topaketa antolatu zuen larunbatean Muskizen.

Bizkaia osoko zein Ramaleseko (Kantabria) klubetako 194 neska-mutilek arratsaldeko 17:00etan, Muskizko Ikastolaren alboan, garatu zen frogan parte hartu zuten. Mailatan banaturik (hasi berriak, txikiak, kimuak eta haurrak) txirrindulari txikiek 2 kilometro inguruko ibilbideari hainbat buelta eman zizkioten; adinaren arabera ibilbideari eman beharreko bueltak eta frogaren zailtasuna aldatzen zen.

Lasterketa amaitzerakoan eta anoa-postuan indarrak berreskuratu ostean, partaide guztiek garaikurra jaso zuten. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanen zuzendaria oroigarriak emateaz arduratu zenetako bat izan zen.

Argazkiak, hemen.