PETRONORREK ETA REPSOLEK ERREGAIETARAKO DESKONTU-TXARTELA ATERA DUTE ABANTO-ZIERBENA, MUSKIZ ETA ZIERBENAKO HERRITARRENTZAT

Petronorrek eta Repsolek, beren jarduerak garatzen dituzten udalerrietako herritarrekin duten konpromisoari doakionez, Findegiko auzotarrentzako deskontu-txartela atera dute.

• Doako txartela da, kuotarik gabea, Petronor, Repsol eta Campsaren gasolina-zerbitzuguneetan erregaiak eskuratzerakoan berehalako deskontuak eskaintzen dituena.

Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzotarrek egin ahal izango dute txartel hori eskuratzeko eskabidea.

Findegiko auzotar-erkidegoa sortu da, txartelaren erabiltzaileei eskaintza berezietan esku hartzeko aukera emango diena.

• Txartela Petronorren findegiaren web orrialdearen bidez eska daiteke:  www.petronor.com

Petronorrek, bere ingurunearekin duen konpromisoari jarraiki, erregaietarako deskontuak eragiten dituen txartel hau atera du, findegia dagoen udalerrien inguruneko herritarrekiko adiskidetasun-harremanen arloan beste aurrerapauso bat egite aldera. Txartel honen bitartez, Petronorrek jaramon egin die Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako auzotar askoren nahiei, Findegian ekoizten diren erregaietan deskonturen bat eskuratzeari dagokionez.

Doako txartela da, kuotarik gabea eta erabiltzaileari ezelako kosturik eragiten ez diona. Horrela, erabiltzaileak berehalako deskontuak lortzeko aukera izango du. Repsol Más Petronor deritzon txartel horren bidez, erregaietan litroko 3 zentimoko berehalako deskontua lortu ahal izango da, eta 5 zentimokoa baldin Premium erregaia bada, Petronor, Repsol eta Campsaren Bizkaiko gasolina-zerbitzugune guztietan; era berean, litroko zentimo 1eko deskontua izango da Taldeak Espainian dituen zerbitzuguneetan ere. 

Txartel horren erabiltzaileak “Petronorren auzotar-erkidegoaren” kideak izango dira, promozio bereziak eskainiko dituen topagunearen kideak alegia.

Repsol Más Petronor txartela bizilekua Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietan duten auzotarrek eska dezakete, zehazki 48500, 48508, 48540 eta 48550 posta-kodeetako egoiliar guztiek. Repsol Más Petronor txartela Petronorren findegiaren web orrialdearen bidez eska daiteke:  www.petronor.com

Txartela eskatu, hemen.