Petronorrek ingurumenean eragina gutxitzera bideratutako irizpideak jarraituz kudeatu ditu Etenaldiaren hondakinak

Petronorrek, ingurumenarekin duen konpromisoaz, Etenaldiaren hondakinak legerian ezarritako beharkizunekin bat datozen irizpideak jarraituz kudeatu ditu, ingurumenean eragina gutxitzera bideraturik daudenak.

Jarraibide horien guztien xedea ingurumen eragina gutxitzea da, eta hondakinak jatorrian minimizatu eta bereizteko abiaburua dute oinarri, bai eta kudeatzaile baimenduaren bidezko kudeaketa kontrolatuari dagokion abiaburua ere, hondakinok biltegi kontrolatuan ezabatzearen ordez, horiek berreskuratzea eta balioztatzea lehenetsiz.

Etenaldiaren ondoren, berreskuratze edo balioztatzearen bidez kudeatu dira ontzi, enbalaje, txatar, ohol eta katalizadore hondakinak. Labeetako gai erregogorrak, eskonbroak, obrako eta beroaren kontrako materialen hondakinak hondakindegi kontrolatuetan jarriz ezabatu dira. Halaber, mantentze-lanei ekin aurretik, unitateetako ontziak zituzten produktu guztiak tanke itxien bitartez bideratu dira, ondorik destilazio-unitateetan birprozesatuz. Ildo horri jarraiki, ontzi horien azkeneko garbiketarako erabilitako urak tanke berezi batera isuri dira; urok, ondoren, Findegiko Urak Arazteko Instalazioan tratatzeko. Neurri horien guztien bidez, kanpoko kudeatzailetara bidaltzen diren hondakinak gutxitu ahal izan dira, eta bai Arazketa Instalazioarekiko eragina minimizatu ere.

Aipatu beharra dago, hondakinen dokumentazioa Administrazioarekiko komunikazioez arduratzen den IKS-eem plataformaren bidez izapidetu dela.