VI. Petronor Futbol Kanpusean izena emateko epea zabaldu da

Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, seigarren urtez,  beraien futbol-kanpus antolatu dute, 5-12 urte bitarteko umeentzako.

Ohikoa den moduan kanpusa bi txandetan banatuko da. Lehena Las Karreraseko Mortuero zelaian izango da, ekainaren 22 eta 23an 17:00etatik 20:00etara, eta 24, 25 y 26an 9:45tik 13:30etara. Bigarren txanda ekainaren 29tik uztailaren 10era izango da Muskizko Malecon zelaian,  9:45etatik 18:30etara. Izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute: trebetasun-txapelketak, penalti-txandak, futbol-tenisa, punteria-dema, hezkuntza-jarduerak, eskulanak, irakurketa-tailerrak, aisialdirako ekintzak, kirolaniztuna, etab.

Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorren langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.

Parte hartu nahi duenak izena eman dezake www.bypeventosdeportivos.com webgunearen bidez.

Informazio gehiago, hemen.