“Bere herrialdeari egin dion ekarpena eskertu behar diogu nire aitari” esan zuen atzo Andres de Sendagorta McDonnell SENERren presidenteordeak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, Jose Manuel de Sendagorta Arambururi buruz eskainitako hitzaldian.
Jose Manuel de Sendagorta Aramburu ingeniari Aeronautikoak esfortzuz, argitasunez eta irudimen handiz industri ingeniaritza garatu zuen, itsas eta aeronautika erronka berriei aurre egin zien, bere garaian konplexuak izan ziren ingeniaritza lanak sortuz, esaterako FORAN sistema, ontzien kroskoen formak zehazteko, edo Bilboko superportua.
Zentzu honetan Andres de Sendagorta McDonnell SENER ingeniaritza eta eraikuntza enpresaren egungo akzionista eta presidenteordeak bere aitak Bilboko portuaren proiektua nola garatu zuen gogoratu zuen: “1968an Gobernuak txapelketa jarri zuen abian Bilbon findegia eraikitzeko, %40a nazioarteko petrolio-enpresa batena izango zen eta %60a Estatuko erakundeena (Bizkaiko zein Bilboko banku eta aurrezki kutxak), zeinek Senerri eskaintza prestatzeko enkargua egin zioten. Proiektua diseinatzean Manuel Sendagorta petrolio-ontzi handien porturatzea ahalbidetzen zuen portuaren beharra ikusi zuen Bilbon. Gutun nautikoa aztertu ondoren kai-muturraren aurreproiektua garatzen hasi zen bere anaia Enrique de Sendagorta eta beste laguntzaileekin batera. Ekonomia ikerketak proiektuaren errentagarritasuna baieztatu zuen. Urte horretan ere Petronor sortzen da (Bizkaiko elkarteak barne hartzen zituena) eta Enrique de Sendagorta presidente izendatzen da. 1969ko irailaren 14an Gobernuak findegiaren gauzatzea esleitzen dio Petronor zein Gulf Oil petrolio-enpresari. Era berean Petronor kai-muturra eraikitzera behartzen du, bideragarri izatekotan. Hainbat arazo eta zailtasunen ostean, 1970ko uztailean Ministerioak Luzero Puntako Kai-muturra, Muskizen, eraikitzea ahalbidetzen du”.
Bere bizitza, ibilbidea eta lan lorpenak birpasatu eta gero, Andres Sendagortak honela definitu zuen Manuel: “gizon argia, umila, emankorra eta esker onekoa zen. Bere herrialdeari egin dion ekarpena eskertu behar diogu nire aitari”.
Argazkiak, hemen.