Miguel Garza, Kopako finalaz gozatzeko bidaiaren irabazlea

Miguel Garza Petronorrek Kopako finala ikusteko, apirilaren 16tik maiatzaren 19ra bitartean Repsol MÁS Petronor txartela eskatu dutenen artean, zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren -hegazkina, sarrerak eta ostatua barne- irabazlea da.

Miguel Garza Muskizkoa da eta Repsol MÁS txartela atera zuen Petronorrek promozioaz informatzeko bidalitako gutuna jaso ostean. Horri esker, datorren maiatzaren 30ean, Athleticen eta Barçaren arteko Kopako finala Camp Nou-en ikusteko bi lagunentzako bidaiaren- hegazkina, sarrerak eta hotela- zozketan parte hartu du eta irabazi egin du.

Miguel Garza pozik aurkeztu da saria irabazteagatik: “ez nuen espero eta zozketa hauek oso ondo daude. Inguruko jendeari mota honetako ekitaldiez gotzeko aukera ematea primeran dago, gainera Petronor babesle nagusia da. Repsol MÁS Petronor txartela ere ateratzea oso ekimen ona dela uste dut, herriko eta inguruko pertsonak laguntzea, krisialdi garai hauetan, ondo dago”.