Petronor Athletic animatzen beti

Athleticek Barçaren aurka jokatuko du, zortzigarren aldiz, datorren maiatzaren 30ean Camp Nouen izango den Kopako Finala. Petronorrek, bere babeslea denez gero, animatu nahi du, horregatik, Kopako finalerarte, ikurrin zurigorri bi jarri dira, Petronorrenaren alboan, Findegiko mastarik handienetan.

Milaka athleticzale Bartzelonara gerturatuko dira, datorren maiatzaren 30ean, ohikoa bihurtu den lehia honetan lehoiak animatzeko xedez, Kopako finaletan gehien errepikatu den partidua baita, Kopako erregeak dira eta: FC Bartzelonak 26 Errege Kopa ditu eta Athleticek 23.

Bizkaia osoa Athleticekin dago, Kopako titulua eskuratzeko aukera berri honekin. Gabarra gertu dago, abiatzeko prest… Aurten bai!

AURRERA ATHLETIC!