San Jorge Ikastetxeko Analisi eta Kalitate Kontrol Laborategiaren ikasleak, Petronorren

Santurtziko San Jorge Ikastetxearen Analisi eta Kalitate Kontrol Laborategiaren 1. eta 2. mailako ikasleek Petronorren laborategia bisitatu dute.

Maketa gelan Findegiari buruzko aurkezpena izan ostean, ikasleek Laborategia bisitatu zuten. Bertan analisi ekipoen funtzionamenduaren inguruko hitzaldiak jaso zituzten eta baita Petronorren ekoizten diren zenbait produktuen erakusgaiak ikusi ere.

Miguel Angel Sinobas Laborategi buruak haiekin izan zen.