Emiliano López Atxurra Petronorren lehendakari izendatu dute Akziodunen Batzarrean

Emiliano López Atxurra Administrazio Kontseiluaren lehendakari izendatu du Petronorren Ohiko Batzar Orokor Unibertsalak, Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuaren ordez.

“Niretzat lehen mailako erronka profesionala da”, esan du López Atxurrak, San Mames futbol zelaiko UEFA aretoan izandako Petronorren Ohiko Batzar Orokor Unibertsalean. “Helburuetariko bat izango da Petronor sendotzea bere inguruko garapen ekonomikoan parte hartzen duen eragile gisa, adierazi du, eta hau erantsi du: “Petronorren arrakastaren gakoa berrikuntza teknologikoa da, tokiko hornitzaileekin itunak egiteko eta euskal enpresen lehiakortasun handia baliatzeko gaitasunarekin batera.”

Batzarrak 2014ko ekitaldiko kontuak onetsi ditu. Kontu horietan ia 100 milioi euroko hobekuntza agertu da ustiapeneko emaitzan, 2013koarekin alderatuta.

Petronorreko kontseilariek San Mames Barriko instalazioak ikusi dituzte Athletic-ek gonbidatuta. Gero Zuzendaritza Batzordeko kideekin bazkaldu dute.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.

2014ko ekitaldiko kontuen laburpena, Ohiko Batzar Orokor Unibertsalean onetsia, hemen.