Emiliano Lopez Atxurra izango da Petronorren lehendakari berria, Josu Jon Imazen ordez

Petronorren Akziodunen Biltzarra ekainaren 17an bilduko da eta, besteak beste, Emiliano Lopez Atxurra izendatuko du konpainiaren lehendakari. Lehendakari berria Administrazio Kontseiluko kide izan da azken zazpi urteotan.

Lopez Atxurrak Josu Jon Imaz ordezkatuko du, arestian Repsolen kontseilari ordezkaria izendatu berria izan denez gero, 2008ko uztailetik aurrera zazpi urtez lehendakari izan ondoren.

Lopez Atxurra abokatua da, azken urteotan erabat atxikia lanbidez energia sektoreari. Egun Gas Natural Fenosa konpainiaren kontseilaria da, 2003 urtetik hona. 2011an IBILen lehendakari izan zen izendatua. Enpresa hau Repsolek eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko den EEEk (Euskal Energia Elkartea) sortua da erdibana, ibilgailu elektrikoak argindarrez kargatzeko azpiegiturak burutzeko. Horrez gainera, esparru akademikoan, Lopez Atxurra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Energia Katedraren lehendakari da, Deustuko Unibertsitatearen baitan.