Iturribideko Helduen Hezkuntza Ikastetxea, Petronorren

Iturribideko Helduen Hezkuntza ikastetxearen ikasle taldeak Petronor bisitatu du. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.

Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Petronorren instalazioak ezagutzeko aukera izan dute eta kontrol geletako bat bisitatu dute. Maketa gelan azalpen bideoa ikusteaz eta findegiko jardueraren berri zehatza jasotzeaz gainera, Luzero Puntako itsas terminalera ere gerturatu dira.

Ikasleak pozik aurkeztu dira bisita honengatik. Yolanda Zorrilla ikastetxearen irakasleak hurrengoa aipatu du: “primeran izan da, oso pozik bueltatu dira”.