Petronorrek eta El Correok Abanto-Zierbenako VI. Senitarteko lasterketa aurkeztu dute

Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Komunikazio zuzendariak, Antonio Barrena El Correoren Ekitaldi zein Babesen zuzendariak eta Eneko Urruela Abantoko zinegotziak, ekainaren 21an izango den, herriko VI. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute.

Froga Las Karreresen, Mortuero 1 Kalean, hasiko da, goizeko 11:00etan. Familia osoa kirola egiten gozatzeko eta disfrutatzeko helburuz, senide talde bakoitzak (2-10 partaidez) dortsal zenbaki berdina eramango du eta lasterketa elkarrekin amaitu beharko dute. Sailkapenik gabeko froga da eta gehienez 5 buelta eman ahal izango zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du www.vamosacorrer.com webgunean eta 6€ ordaindu taldeko. Diru hori, ondoren, Sendoa Atletismo Klubari eskainiko zaio.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.