Petronorrek ia 100 milioi eurotan hobetu du ustiapeneko emaitza, 2013koarekin alderatuta

Petronorrek ia 100 milioi eurotan hobetu du ustiapeneko emaitza, 2013koarekin alderatuta. 2014ko ekitaldiko kontuen datuak dira, atzo San Mamesen bildu zen Ohiko Batzar Orokor Unibertsalak aurkeztu zuenez gero.

Petronor Barria Planaren bidez ezarritako hobekuntzak eta egindako ahaleginak agerian geratu dira 2014ko ustiapeneko emaitza ia 100 milioi eurotan hobetzean. Baina, Petronorren 2014ko emaitza garbia -65,5 milioi eurokoa izan da, ia 132 milioiko ondare-galeren ondorioz, izan ere petrolio gordinaren prezioak %50 baino gehiago egin baitu behera urteko bigarren seihilekoan. Hala eta guztiz ere, 65,5 milioi euroko emaitza negatibo horrek %25 hobetu ditu 2013ko 87,5 milioi negatiboak.

2014ko ekitaldiko gertaera geopolitikoek prezioetan eta marjinetan izan duten eraginak eta hazkunde ekonomikorako aukerek urtean zehar izan duten bilakaerak markatu dute 2014ko ekitaldia.

*2014ko ekitaldiko kontuen laburpena, Ohiko Batzar Orokor Unibertsalean onetsia, hemen.