Petronorren boluntarioak Repsol Fundazioak hautatutako Energia Berrikuntza proiektu baten tutoreak izango dira

Nacho Corral Findegiaren Informazio Teknologien ingeniaria eta Carlos Pascual Petronorren Zerbitzu Teknikoen prozesu teknikaria Repsol Fundazioak, “Energia Berrikuntza Aplikatua(LH) Lanbide Heziketan” programaren barruan, hautatutako sei proiektuetako batean borondatezko tutore izango dira.

Repsol Fundazioaren “Energia Berrikuntza Aplikatua(LH) Lanbide Heziketan” programaren helburua LH Goi Mailako Graduetako ikasle zein tituludunen artean berrikuntza eta ikerkuntza sustatzea da. Hautatuak izan diren sei proiektuetatik lau Euskadiko LH zentroetakoak dira. Horietako bat, IEFPS Repelegan (Portugaletete) sortutakoa eta hornikuntza bideetan eraginkortasuna zein aurrezpena lortzera bideratuta dagoena,  Nacho Corral eta Carlos Pascualen laguntzaz haziko da. Biak bere ikasle taldearekin izango dira proiektuaren garapen zientifiko zein teknikoan, hobekuntzak proposatzen eta produktua definitzeko klabeak diren erabakietan aholkatuz, esperientziari balioa emanez, baita beren lanbide-esperientzian jasotako ezagutzak aplikatuz ere.

Tutoreen aholkularitzaz gainera (Nacho eta Carlos), proiektuak 12.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du bere garapenerako eta IEFPS Repelegari 10.000 euro emango zaizkio, behar duten guztian laguntzeko xedez.

Nacho Corral eta Carlos Pascuali elkarrizketa, hemen.