Prestakuntza- eta dibulgazio-helburuekin destilazio-dorrearen erreprodukzio digitala gauzatzeko hitzarmena

Zierbenako Udalak, DiGiPen teknologia-institutuak, egoitza udalerrian bertan duenak, eta Petronorren findegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute maketa-prototipo elkarreragilea digitalki eraikitzeko. Findegiaren destilazio-dorrea erreproduzitzea du helburu eta funtzio adierazgarrienak birtualki garatuko ditu.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak hurrengoa aipatu du: “Digipenek eskainiko digun teknologiari esker destilazio zutabeen, gure findegi zein inguruaren ikuspegia osatzen duten bi dorre handi hauen, barruan gertatzen dena ezagutzera emateko kapazak izango gara. Une gogoangarria izango dela uste dut”.

Hala, Udalak udalerrian oinarri teknologikoa eta berriztatzailea duten enpresen lana bultzatzen du, Petronorrek tradizioz fisikoak izan diren maketak digitalizatzeko urratsa ematen du eta DiGiPen enpresak bere ikasleei egiazko proiektuen gainean zuzenean lan egiteko aukera ematen die. Ignacio Otalora Digipen-Bilboren zuzendari nagusiak hitzarmenaren pare bat aspektu azpimarratu ditu: “bere izaera berritzailea eta gure ustez ezagutzaren transferentzia eredua dela”.

Hasteko, hitzarmen honek etorkizun hurbilean jarduera-bide berriak irekitzen ditu. Ildo horri jarraiki, prototipo hauek esperimentatuz gero, fintzearen sektorean adituen prestakuntza sendotzeko prozesuen simulagailuak sortzen amai daiteke eta ikasleentzat joko elkarreragileak sor daitezke. Gainera, egunero Petronor bisitatzen duten interesdunen taldeen artean dibulgazioa errazteko aplikazioak egin ahal izango dira.

Marce Elorza Zierbenako alkateak hurrengoa esan du: “Petronor enpresa eta Digipen unibertsitatea dauzkagu, lehenak dira. Borroka eta berrikuntza bikaintasunera heltzen laguntzea espero dut”. 

Proiektuak 15.000,00 euroko aurrekontua aurrez ikusten du eta Petronorrek oso-osorik finantzatuko du. Horrez gain, edukiak zorroztasunez diseinatu eta, bide batez, irudikapen grafikoa zehatza izateko informazio teknikoa eskainiko du.

Muskizen, 2015eko ekainaren 9an

Argazkiak, hemen.