Repsol Racing Tour Muskizera heldu da

Repsolek Muskizera ekarri du Racing Tourra, konpainiak motor txapelketan daramatzan 45 urteak laburbiltzen dituen erakusketa interaktiboa. Erakusketa gaur eta bihar egongo da Malecon zelaiaren aurreko aparkalekuan.

Marc Marquezen motorra, 2013an bere lehen MoToGP Mundiala irabazi zuenean, dani Pedrosaren txapelketarako jantzia, erregaiak edo labaingarri latak bezalako produktuak eta bideoak zein argazki historikoak osatzen dute Repsol Racing Tour. Familia osoa motorraren munduan eta txapelduna den taldearen historian murgiltzea du helburu. Erakusketa bisitarientzako hainbat gune interaktibo eta teknologikoak ditu. Jose Luis Arredondo Petronorren Ekonomia zein Finantza zuzendariak eta Borja Liaño Muskizko alkateak gaur goizean bisitatu dute Ignacio Urzay proiektuaren zuzendariarekin batera.

145 metro karratuko erakusketaz gainera, Repsol Racing Tourren alboan zirkuitua jarri da, umeak motor txikiekin praktikatu eta lehiatzeko.

Repsol Racing Tour pasa den azaroan hasi zen eta estatuko 50 hiri bisitatu zituen. Muskizen izan ondoren Getxon egongo da uztailaren 1etik 5era.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtube, hemen.