Simulakroa Bilboko Portuan

Gaur emergentzia simulakroa egin da Bilboko Portuan, Petronorren Itsas-terminalaren Portuko Instalazioen Babeserako Planaren (PIBP) araberako prozeduren eraginkortasuna frogatzeko asmoz, baita barneko langile zein kanpokoen (Portuko Agintaritza, inguruko enpresak eta segurtasun-indarrak) erantzunaren koordinazioa konprobatzeko ere.

Parte hartu duten taldeen, findegi barruko zein kanpoko talde eta segurtasun-indarren,  koordinazioa egokia izan da.

Arratsaldeko 18:55tan Portuko Agintaritzak simulakroa amaitutzat eman du.